ARGUMENTU / ARGUMENTO

1989 urtea zen, eta Tracy Edwards ez zen konformatzen tripulazioen baitan sukaldari gisa aritzearekin. Lehiatzeko grinak eta estereotipo matxistaz betetako diziplina batek eragindako nekeak amets bati eman zizkioten hegalak. %100ean emakumez osatutako tripulazioa eratu nahi zuen Edwardsek, eta Whitbread-ean parte hartu, gaurko VOR, etapakako mundubira. Babesle nahiz hedabide espezialduek zalantzan jarri zuten haien erresistentzia gaitasuna eta, hala, kanpainari eman zioten kutsuak ez zuen erronka hau gainontzeko estropadalarien kontrako lehia gisa planteatu, baizik eta inertzia historikoaren beraren aurkako borroka bezala. Hogeita hiru urte zituelarik, Tracy Edwardsek emakume nabigatzaile talde anitza osatu eta sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratzea lortu zuen; baita bi etapa gogorrenak irabazi ere. Irakaspen honek askoren ikuspegi egoskorra aldaraziko zuen, eta itsaso zabaleko estropadetan parekidetasuna sustatzeari zabaldu zizkion ateak. Inoiz ikusi gabeko irudi zoragarriak eta 80ko hamarkadako zaporea duen soinu banda ederra dakarren lan hau nabigazio ozeanikoaren historia dokumentalaren parte da jada. Mitoak eraisteko balio izan zuen gertaera gogoangarria.

Corría 1989 y Tracy Edwards no se conformaba con formar parte de las tripulaciones como cocinera. Su pasión por la competición y su hastío ante una disciplina plagada de estereotipos machistas, acabaron por plantear un sueño. Edwards quería formar una tripulación 100% femenina para participar en la Whitbread, actual VOR, vuelta al mundo por etapas. Sponsors y prensa especializada dudaban tanto de su capacidad de resistencia que prepararon la campaña bañada con un halo de estar luchando no contra sus oponentes en el agua, sino contra toda una inercia histórica. A sus veintitrés años de edad, Tracy Edwards consiguió juntar un variopinto grupo de navegantes femeninas que acabarían con un segundo puesto en la general y la victoria en las dos etapas más duras de todo el recorrido. Una lección que haría cambiar la cerril visión de muchos y abriría un nuevo camino en pro de la igualdad en las regatas de altura. Este documento con maravillosas imágenes inéditas tomadas a bordo bañadas por una gran banda sonora ‘muy ochenta´s’ es ya parte de la historia documental de la navegación oceánica. Un hito para derrumbar el mito.

ZUZENDARIA / DIRECTOR

Alex Holmes

HERRIALDEA / PAÍS

Reino Unido

URTEA / AÑO

2018

IRAUPENA / DURACIÓN

93′